Txomin eta Matxalen. (Praisku'ren otseņak)
Enbeita, Kepa
Txomin'ek:
Neure aldian egiten yuat
Ainbat abere jateko,
Asti apur bat ez daukadala
Apur baten be jarteko.
Beti onela ibilli barik
Ixango neuke obeto
Neure lanetan lagundu daistan
Emazte on bat ba'neuko.
Matxalen'ek:
Erdi bakarrik zabiltzaz, Txomin,
Abere jateko giņan,
Eta ni barriz oyal garbitzen
Beti al dodan ariņan.
Diņozun lez ba emazte billa
Neugana eldu ba'ziņan,
Bata bestiai lagunduteko
Biok buztartuko giņan.
Txomin'ek:
Luza begira etzara egon,
Neure lagun, agintzeko;
Baņa ez dakit indarrik dozun
Itz eder ori zaintzeko.
Aspaalditxoan tentezke nabil
Andra kozkor bat artzeko;
Baņa bildur naz ixan ez daidan
Neure burua galtzeko.
Matxalen'ek:
Zer erantzun be ez dakidala
Ipintzen nozu bildurrez.
Zeure burua daukazu aintzat
Eta besterik iņor bez.
Ezkonduteko bildurra dozu,
Ta ein barik egon nai ez.
Baņa paltarik iņun bakorik
Ez dozu topauko errez.
Praisku'k:
Bat baņo geyau ibiltzen dira
Gure Txomin'en antzera.
Aberats eder onaren billa
jo batera, jo bestera,
Usterik ori errez lortuko
Dabela; baņa bai zera,
Oņetakoak urratu eta
Buruko miņaz etxera.