Txomin eta Garbiņe erriko jaietan
Enbeita, [Kepa]
Tx.-
Egizko nere bizi lagun bai
aurkeratu nairik nago,
neure maiterik begikoena
emendik urrin ez dago.
Biotz-biotzez maite dodana
geruego ta geiago,
dantzara ointxe deituko neuke
gerturik baldin ba'lego.
Gar.-
Dantza bi dabiltz zelai onetan
garbia eta nastua,
garbi ori da euskaldun zarren
kistar-joles egizkua,
beste oi barriz or erbestetik
lapurra legez sartua,
txerrenen jolas zikin ortara
Garbiņe beintzat ezdua.
Tx.-
Dantza zar ori gitxik nai dute
geienak barriz bestia,
modea da gaur zerbait direnak
baltzeoz jolestutia:
ta zeu izanik neskatilarik
bikaņena ta gaztia,
tamalgarririk andiena zait
zuk ni ukatzen astia.
Gar.-
Modea da bai zoritxarrez be
loikeriz jolastutia,
oraindik baņa moda zarrago
gaiztokira juatia:
bide bi degoz: txarra ta ona
Zein nai zenduke artzia?
Loitik duana ezingo da izan
egizko nere maitia.
Txomin aizkide, auzokide oi
aditu zaizu, aditu,
euskeldun onak iru baldintza
onexek bearrak ditu:
Yainkua gurtu ta euskaldunaz
euskera gozoz mintzatu,
itzez, egitez len eta jolas;
beti garbirik agertu.
Tx.-
Ederrak dira, oso ederrak,
Garbiņe, zure baldintzak,
orixe bera darakuskue
Jaunaren arrar Agintzak;
Zuk olantxe nai, ene Garbiņe,
zu maite nire biotzak;
zure nai ori beteko dot, ba,
zeu izateko neuretzat.
Gar.-
Biok euskaldun, ziņismendunak
gerala ezin ukatu,
ta au olan dala, baltzeo zikin
ori guk nola dantzatu?
Ezergaitik bez! Eta zuk Txomin,
itz oi betetzen ba'dezu,
egizko maite -Jaungoizkozkoek
izango gera ni ta zu.