"Argia" garalle
E'tar Kepa
Artezkari jaunei
Asteroko ARGIA-k sortu zan uneti
Arerio gogorrak izan ditu beti
Artezkariak baña bai ditu ARGIA-k
Ondo erakusteko egizko bidiak
ARGIA barriz berez indartsua oso
Ta egizko bideoi ¿zeñek galerazo?
Uskurtza ta euskera ditu bere gayak
Jainkoaganatzeko euskotar anayak
Asko ziran bekaizkor ezagutu arte
Ezautu dabenian danak dabe maite
Uri eta baserri txiro ta aberatzak
Astero artzen dabe ARGIA eurentzat
Ta ez artu bakarrik, irakurri be bai
Au ein gaberik iñork ez dau geratu nai
Len gorrotatzeebenak gaur maitatzen dabe
Ona ba euskeldunak ¡ARGIA garaille!
ARGIA-k baita orain idazti barriak
Argitaratzen ditu eder gelgarriak
Ederrik ederrena bat Argi Donea
Doipuru-onespenaz ona baño obea.
Jaun agurgarri batek Zornotza'n lenguan
Eskua estuturik agurtu nenduan
Goguan ditut gaurbe bere itz zamur batzuk:
"Argi Donea, laister bialduko dizut"
Baita bialdu ere ¡au nire atsegin!
Gizon zintzoak beti "esan eta egin".
Irakurri dot eta... geldurik utzi nau
Goguak bistuteko ¡ai ze ederra dan au!
Idazti ederraurik oraiñ arteraño
Euskerazkorik beintzat ez da ein au baño.
Azal ingi eta abar apainki egiña
Eder onurakoya barruko mamiña
Jauna'k onetsi bedi onen egillia
Baita bialdu deuztan jaun agurgarria
Zoriona emonik ludian luzaro
Eta betiko aintza Donokian gero.