Alkate berriya
Jose Elizondo
Bartolo Burugorri
Goyerri aldian
Alkate egin zuten
Oberik ezian;
Bere emazte zanak
Jakin zuanian
Pozkiroa nabaitu
Zuan biyotzian,
Ta senarra etxera
El zitzayonian
Esan zion: Bartolo,
Zori ederrian
Izan dedilla, baña,
Zin bete-betian
Agint idazu, arren,
Gauden garayian,
Galtzontzillo txuriyak
Beztien azpiyan
Jantziko dituzula
Aste ta jayian.
Bartolo Burugorrik
Aserre antzian
Erantzun zion: Mari,
Gaitezen pakian;
Galtza txuririk gabe
Oraingo artian
Ibilli naiz t'aurrera
Jaskera berian
Ikusiko nazute;
Oitura txarrian,
Zenbait ajolakabek
Oi-duten legian.
Marik erantzun zion,
Bekozko itzalian
Adirazten zuala
Etxe barrutian
Agintari jatorra
Zein zan;
Igandian,
Mezaren zalantzan
Galtzatxuak jantzita
Bartolo zeguan,
Baña, meza baño len
Kortara jatxi zan
Bearkizun larri bat
Egitera bertan:
Azpiko galtzatxuak
Azkatu etzituan
Ta, egin bear zuana
Arkitu etzuan;
Etxera igo eta,
Emazte zunari,
Esan zion: Gaurkoan
Gaitzaren bat, Mari,
Datorkit ¡Ai!... ¿Zuri?
Neri, Mari, neri;
Gizon gizarajoak
Erantzun du larri,
Emaztiak entzunik
Bere senarrari
Gertatu zitzayona
¡Ene Burugorri!
Esan zion, gizona,
Zoaz, zoaz, irri
Eragiñ ez deyozun
Erri guziari.
* * *
Elizan sarturikan,
Bartolok, aulkiyan
Gauza belaxkaren bat
Artu zun azpiyan;
Zer zan igarri eta
Zoraturik iya
¡Ajajai! agertu da
Galdu zan txoriya;
Esan zuan et'irago
Zitzayon larriya.
Orretara oi dira
Munduko kontuak
Zenbait agintariri
Gertatutakoak;
Sarri loitzen dituzte
Beren galtzatxuak
Lendik ez daudelako
Artara oituak.
|