Aberri maitia!
Elizondo L. Eizaguirre, Jose
Donostiako euskal jaietan aldeera irabazia
1906
Garailarien koroe berdea
zure buruan jantzirik
lengoko esan legegintzean
ikuzi nai zinduzket nik;
autz dontzuaren kerisapean
zeme leialak bildurik,
ama laztanan birjaiokera
kantatzen alkar maiterik,
Ta zure izen beakurtzua
zabaldurikan lurbian
onelakotan ... dadilla
lurreko danetan
bai eta ere zure zemeak
arkitzen diran oretan
ondo ikuziak izan bitez ta
aberatz bitez ondretan.
Lege zarreko denporetan lez
urruaz dagoi ichazua;
euzkalerriko lur gaitzua ere
atzo bezela indartsua
zerurañoko zuaitz tantaiaz
beterik dago bazua;
oiek orrela dirala ¿nola
daukate Euzkadi lotua?
¿Zorginkeriez kendu diotez
euzkalduneri indarrak,
edo arrotzen zaletazunak
egiten ditu makalak?
¿ote dirade buruzarri
bear ez diran kaskarak,
edo antzutu egiñ dirade
ama Euzkadiren bularrak?
Lege zarreko baratz ederra
lantu dezagun chukunki
tartetan dauzkan belar gaiztoak
jorraturikan zuztraitik:
era onetan zortuko ez zaio
mamorro char pozoiturik
ta euzkal landarak erneko dira
frutu galantak emanik.
Baratza orren erdi erdian
azkatazunen loria,
landatutzeko egin dezagun
aldezakegun guztia;
erakarteko lengo erara
lege zar zoriongarria
orretarako bear balitz ere
galdu daukagun guztia,
Euzkaldun onak eziñ gindezke
lora ori bagerik bizi:
zendoturikan euzkalerrian
danok nai degu ikuzi:
arroskeriak bildurturikan
ez gera joango igezi
naiz eta ere guda garratzez
oreri bear badiogu eutzi.
Zakabanatu egin ziraden
isrraeltarrak munduan,
Sinai mendiko lege dontzue
ez zutelako maite izan
ill zutelako kurutze baten
onena onen artean
lege zuzena alde ontzira
jiratutzeagatikan.
Ay! euzkaldunak aien antzera
zoriondurik bizi bageinkez
orube maitagarrian:
gure azaben oroimen ona
badaukagu biotzian
euzkalerriak iraungo du
munduan azken artian.
Ama gasoa gaur dagolako
aruaz eztu ta larrian
batu gaitezen seme guztiok
bere magal maitatian.
esanaz; ama biotzekua
emen gauzkatzu aldian,
indarturikan nai zaitugunak
ikusi lengo antzian.
Zure bularren eznegozoa
edan nai degu bakarrik;
ori ez degula ill bear bagendu
ez degu edango besterik;
antzutuzera eldu ez zaitezen
ekingo diogu bertatik,
eman diguzun odol garbia
zartzen zuri zañetatik.
Ori naikua ez balitzake,
azaben arimekantzat
jaikiko dira obitetatik
aldian lengo arnazak,
dakartzelarik bizitutzeko
zure kemen aul-otzak,
galerazorik akaba zaitzan
negargarrizko eriotzak.
Jaikiko dira Larramendi-kiñ
Astarloa ta Aldamar;
Erro, Aizkibek ta Iparragirre,
ez bada ama egin negar;
bular eztua nasaiturikan
laster egingo dezu far;
auen laguntzak indartutzera
erakarriko zaitu azkar.
Biziko zera luzaruan ta
euzkaldun onak zurekin,
zintzo jokatzen badute, izango
dituzte milla atzegiñ;
zuregandikan arrozkeriak
alde egingo duten jakin
nai nuke baña zalantzan nago
etorri leikenarekin.
Aburtzen zaitut zakonenetatik
urrengo bat arteraño
zure kolkuan asi nasunik
etzat aztuko egundaño;
Jaunari ezkerrak arrozkeriaz
ez naiz zaletu orandaño,
naiago nuke bizia galdu
ori gertatzia baño.
Bitarte orretan ez naiz egongo
zerbait egin bagetanik
baldin badauka nere bularrak
bizi izateko arnazik.
Egilleari jardungo diot
beti ezkatzen zugatik,
azkatu zaitzan ainbat ariñen
kate gogor oietatik.
Ta nere anai euzkalduneri
esango diotet; mutillak;
ez zaitezela erdal zaletu
zergatikan betiko illak
gure aitonen oitz eta izkunza
izango dira ta oskillak
izan bagerik, aztu ditzagun
arrozkerian nazpillak.
Gure ondoren datozeneri
erakutziaz bidia,
goiendutzeko guztien gañez
euzkera ta euzkalerria;
alkarturikan une batean
bata bezela bestia bada
euskaldun jator garbia.
Orain azkenez ezan dezagun
zabaldurikan auak,
bizi dedila euzkalerria,
bizi bitez euzkaldunak
euzkera izkuntza paregabia
bizi bedi ta fueruak
bizi bitez bai, gure onerako
euzkaldun diputaduak.