Zetha-zinta gorria
Elizanburu, Michel (Frèren Innocentius)
1
Zer mutilla naizena,
Zinta zetha gerrian!
Aise ene omena
Hedatu da herrian.
Nor ethor ene gana
Ni balio nauena?
ERREPIKA
Zintoarekin nik
Ez dut parerik,
Urrun ez hurbil danik!
2
Primu famatuena,
Jaunztura fin-finekin,
Ekhartzen ez duena
Zinta zetha berekin,
Ez zaut gizon gisakoa,
Eskualdun egiazkoa.
3
Non nahi izan dadin,
Ala Bache-Nabarren,
Nola ere Laphurdin
Xuberuan, Amikuzen,
Eskuaraz mintzo dena
Bedizan zintaduna.
4
Galtza istupazkoak,
Bilbatuak kotoinez,
Ama gaixoak irunak,
Tindatuak arrebez,
Lehen zuzten ekhartzen,
Gerrikoaz edertzen.
5
Loria zaut, loria,
Apaintzen naizenean,
Zetha-zinta gorria
Ematea soinean!
Egiazki orduan
Zerbait baniz munduan!
6
Arrosa primaderan
Zoin den lore ederra!
Idekitzen denean,
Bagoatzi hartzera:
Bainan laster da histen;
Hala dugu egiten.
7
Ez azken bertsuari,
Othoi, beltzuri egin.
Zeren baitut zueri
Zerbait nahi galdegin.
Fagora nezazue
Beharrer emazue
ERREPIKA
Zuen amoina,
Ongi egina,
Joanen da Jainkoa gana!
|