Guziak bat
Elizanburu
Nola birundan arbolari
da segitzen itzala,
bakotxak hala sorlekua
beti maita dezala!
Anaiak gaituk Euskaldunak;
orain ere, oxala.
jartzen ba'giņe "Guziak bat"
lehenago bezela!
Nork ez dituzke gure aiten
belantziak aditu?
Ekaldetako zenbat etsai
hek ez zuten suntsitu!
Semeak aita dik iduri,
zeren nehork ez baita
bere herrrian, egundaino,
Euskalduna garaitu.
|