Eskuara eta eskualdunak
Adema, Piarres
1
Mila bat zorzi ehun eta
Lau eta hogeian
Bertsu berri hauc eman dire
Aire zahar batean;
Gure aitaso kantabreac
Lo baitaude lurpean,
Ez othe dire atzerriko
Aire hau aditzean!
2
Mendi gainetik hastrn banaiz
Kanta hunen kantatzen,
Oihan zokotik oiharzuna,
Zer dautak ihardesten?
Hobetarik aitasoak
Othe dire mintzatzen?
Zer aiteke bi, oiharzuna.
Heyen oihua baizen?
3
Gure aitaso Kantabroac
Mende zabarrenetan,
Gu orai gisa hedatuac
Alhor hautan beretan,
Anayac ziren "Guziac bat"
Mendien bi aldetan;
Jaincoa choilki zen errege
Eskualdun etcholetan.
4
Nork ez dituzke gure aiten
Balentriac aditu?
Zelhaiteko zenbat etsai
Hek ez zituzten suntsitu?
SEmeac aita dik iduri
Zeren nihork ez baitu
Bere herrian egundaino
Eskualduna garbaitu.
5
Larrun, Mundarrain, Altabizkar,
zuen begi muthurrac
Mihise batek hila gisa
Gorde ditik elhurrac:
Larru baletza orai ere
Azaletik baitzarrac
Ikhus gintzazkek agerian
Aita beren hezurrac.
6
Erreka zepho zilhoetan
Bizi bada belea,
Toki goretan arranoac
Egiten ditu obatze;
Hala du mendi bizkarretan
Eskualdunak etchea,
Biek handizki dutelakotz
Maite libertatea!
7
Zer da liburu zaharrenec
Irakhaslen dutenak!
"Urrunegitik heldu dela
eskualdunen omena;
Ez dakitela noiztik duten
Eskuarak hastapena..."
Zeren eskuara baita naski
Mintzoetan lehena
8
Yakintsun batek, aditu dut,
Nonbait orran duela:
"Eskualdun izan baino lehen
Gu Herdaldun ginela."
Isilik ago ahal baduk.
To, yakintsun ergela
Ez erran guri arranoa
Beletik heldu dela!
9
"Hire amaren besoetan
Lo hagoen, haurchoa,
Aingeruekin ametsetan
Irriz hago, gachoa:
Erregerentzat on badire
Pordoin eta khoroa,
Hobeagoa duk hiretako
Amattoren altzoa!"
10
Nola birundan arbolari
Da segitzen itzala,
Bakhotchac hala sor-lekhua
Bethi maitha dezala!
Anayac gaituk, Eskualdunak,
Orai ere ochala
Yartzen bagine "Guziac bat"
Lehenago bezala!