Udazkena
Azkaindarra
1
Azkaindarrak, dezagun kanta Udazkena
Sasoinetan hori da maitagrriena.
Gure herria (bis) bethi eder dago
Udazkenean baino noiz da ederrago?
2
Mendichka hegaletan diren mahastiak
Ikustekoak dauzka aurthen iguzkiak.
Oi zer tragoak (bis) sarri ophorretan!
horrek gaitu azkartzen guru eskualdetan.
3
Errekaren hegian baita franko landa,
Hau edo hura goizik egun guziz, han da.
Sorho pikatzen (bis) gogotik da hari;
Azkaindarra botherez hari da lanari.
4
Sorhoetan gizona: emaztea non da?
Sukaldeko chokhean egon dadin on da.
Zer emazteak (bis) ditugun Azkainen
Munduan ez dut uste parerik baduten!
5
Onduak dire orai gure artho sailak:
Zer lan-keta duen hor laborari zailak!
Ez da lotsatzen (bis) batere hortako
Ochala balitu ba bi sasoin holako!
6
Zure arthoa sarri biltzen duzularik,
Herritarra, utzazu buruņo bat chutik,
Han pasatzean (bis) pobreak har dezan.
Ordainez erranen du othoitz bat elizan.
7
Arthoak bildu-eta ogiak erainen.
Hemen alferkeria etzaiku gustatzen!
Alferrak ez du (bis) hedatzen gogoa;
Bethi hits heldu zaio hortako geroa.
8
Herritarra, emazu gogotik lanari,
Lanak emanen dautzu gero biltzekotan.
Erain behar da (bis) gero biltzekotan.
Hori sar dadiela denen bururtan!
9
Horra beraz erranak pertsu laburretan
Udazkenak zer dautan gogorat eman.
Nere herrian (bis) sinhesten banaute
Udazkenari biba kantatuko dute.
10
Biba eta miletan baina Udazkena,
Lau sasoinetan bi haiz maitagarriena.
Ederrez ere (bis) hik ez duk parerik.
Urthean nahi nikek ez balitz bertzerik!
11
Nere hari pollitta, pain maite dutana,
Sekulakotz ahal duk hire Udazkena!
Lotsagarri duk (bis) neguan sartzen:
Ez ahal haiz sartuko, hi herri maitea!
12
Hi, ainhara ttikia han harat hoana,
Hoa, hoa mandatuz herritarren gana.
Mexicon errak (bis) neguan nun direla;
Udazkena herrian izanen dutela!