Arrantzalea
Elizalde, Jean (Azkaindarra, Zerbitzari)
1
Eguna ikusi dut itsaso hegian
Taulaz eginikako etxola batian.
Bainan ez naiz nihoiz miserian,
Ezen beti badut nik xardin bat platian.
2
Plat hauta ez duenak jan beza denetik:
Nere parte xardina jaten dut gogotik.
Bada franko ni baino gaizkiago denik,
Platian ez baitute xardin... ez bertzerik.
3
Nere xardin andana finitzen denean,
Itsasora banoa more onean:
Dilin dalan nolazpeit xalupa txarrean,
Arrainak ekartzeko biltzen tudanean.
4
Hoik etxolan utzirik gatz pixka batekin,
Jostatzerat gaten naiz nere lagunekin.
Itsasoan ez banaiz, ez dakik zer egin
Ez nauk aberastuko bizitze horrekin!
5
Aberatsak baditut egoki auzuan;
Igerika dagozi zoin bere diruan.
Bakotxa egon bedi sortu den gradoan;
Nik bixtarik ez nuke xapela buruan.
6
Bestaz besta gateko baituzte zaldiak
Eta xoragarrizko karrosa handiak.
Holako beharrikan ez arrantzaliak;
Ezen hoik balio tik xalupa ttikiak.
7
Frankotan heldu gaizkit eskua beterik
Nik ez dut mundu huntan nihoren beharrik.
Hauxet dut galdegiten bihotzez bakarrik
Zeruan xokoño bat Jainkoak emanik.