Ameriketara
Azkaindarra
1
Bihotza hampatua hasten naiz kantatzen
Zeren nik ez baitaki minaren gordetzen.
Hire uztean haurrak zer zuen sofritzen,
Eskual-herri maitea, ez nikan pentsatzen.
2
Maite nuen Eliza, oi, behar kitatu!
Elizan zombat aldiz ez naiz kontsolatu!
Elizan dut haurretik zerua maitatu!
Han dut lehen aldikotz Jainkoa jastatu!
3
Bana segurantza hoi berriz ikhusteko,
Banuke bai animu hemendik gateko
Bainan etorkisuna ez da guretako.
Nahi nuke etorri bederen hiltzeko...
4
Oi Jauna! utzi behar nere etchekoak,
Aita-amak jadanik zaharrez flakoak!
Horien besarkadak, zer azkenekoak!
Nork geldi bihotzean ditudan saltoak...
5
Adios ere zueri, nere haurrideak,
Anaia zinezkoak, arreba maiteak!
Min eginen dautzue nere partitzeak...
Triste uzten nau zuen bethikotz galtzeak...
6
Herrian uzten ditut haurreko lagunak
Elgarrekin alegre bizi giren denak.
Horietarik urrun nahi nau fortunak:
Kontsolatzen banindu aberastasunak!
7
Ameriketara omen da herri bat ederra:
Loraturik bezala han dago bazterra.
Han izanen dute laster agurka zilharra
Halere ezin geldi hegian nigarra...
8
Hogoita hirur urthe da nere adina.
Nigar iteko beraz badut arrozoina.
Esplikatu ondoan nere bihotzmina,
Igortzen dut deneri agur bat samina!