Udazkenaren ederra!
Basarri
Irten kanpora bertso maiteok,
irten al dan azkarrena,
nik ondo dakit barrenen, preso
oso gatzki zeudetena.
Auek giroak! Auek eguna!
auxe ba-da zoramena,
Euskalerrian udazkena da
urte-sasoirik onena.
Beeko ordekak atsegin bizia,
goietan fir-fir, egoa,
otz berorik ez, dana tamaiņan
ta zer da ederragoa?
Zerua urdin; eguzki aitak
jolaserako gogoa,
eztaitako jantziarekin
agertzen zaigu kanpoa.
Nekazaria langille dago,
eztu opor egiterik
iņaurkin lanak egin bear da,
noiz olako aldarterik?
Gozamenetan kosetxa jaso;
laister ganbara beterik,
azken onak zet balio duan
eztaukat nik esaterik.
Txindurriaren gisan oraintxe
saia bear egiņala,
jakiņik orain pillatzen dana
geo billatuko dala.
Sinistu beste zerbaitxo ere
uka eztitekeala,
udazken onak negu luzea
asko laburtzen duala.
Itxas-gizona aitatu nai nik
beste batzuk aitatzean,
euskal famili osoa esta
alkartuko gaiņontzean.
Arrantzaleak ezin ibili
beti burruka latzean,
atunetako lanak eginda
laister dituga etxean
Langile, arrantzale ta artzai
dendari ta nekazari
danok begira bear diogu
daramagun bizitzari
Egin dan lanak izan dezala
merezi ainbeste sari,
aurpegi eman bearra dago
datorren negu beltzari.
Neguak bere, aize ta izotz,
elur edo kazkabarra,
bat eziņean baldin badaba
atarramentu kaxkarra
Langille batek derrigor dauka
estu ibili bearra,
bizimodua beti goraka,
ori dago emen txarra.
Gaur janari bat garestitzen da,
ta biar berriz bestea,
oiņetako ta jantziak berriz
obe ixillik uztea.
Ezpada lortzen prezio danei
galga batean eustea,
zertarako da jornal pixka bat
geiago irabaztea?
Iņork sendatu nai baldin balu
ezagutzen dugu gaitza,
bestela berriz onek dakarki
beldurgarrizko ekaitza.
Zuk bost geiago irabazita,
zortzira igo bizitza,
ori konpontzen eztan artean
alper-alperrlk gabiltza.