Txarrerako etsaia
Basarri
Txarrerako etsaia,
etsai indartsua,
Altzola baillarak gaur
inpernu kutsua.
Baserriak ondatzen
dago gogotsua,
zenbat kalte egiten
ari zaigun sua!
Urtetako izerdi,
neke ta jardunak
suak erruki gabe
irentsi ditunak.
Gaur mixeri gorrian
autsika lagunak,
errukitu gaitezen
biotzik degunak.
Altzolan "Etxeberri",
benetan arlote,
ango bizilagunak
negar dariote.
Ondasun danak suak
kendu dizkiete,
soiñeko zarpa zarrak
besterik ez dute.
Erabat ondatzeko
goiak eta beak,
ganadutan egiñak
ba-ditu bereak.
Ikulluko kalteak,
kalte asarreak,
bei ta zekor, amabi,
ba-dira erreak.
Famili ortan sarri
ba-zan ugalmena,
frutu berriak bata
bestean urrena.
Nola geldituko zan
amaren barrena?
laister izateko du
amabosgarrena.
|