Pozik gatoz Zarauztik
Basarri
Pozik gatoz Zarauztik
Bizkaiko aurrera
Besarkada anaikor bat
Zuei ematera.
Eta konsejutxo bat:
Anaiak aurrera!
Erriaren anima
Baitegu euskera,
Ori galdu ezkero
Danok galdu gera.
Gure uri ta erri
Txukun ta garbiak,
Gure soro ta baratzak,
Baso ta mendiak.
Gure itxaso ederra,
Baserri txuriak,
Gure lantoki eta
gure industriak
Euskera galdu ezkero
Alperrik guztiak.
Itzegin bear dizut
Gaztetxo kuttuna,
Entzun zazu Basarrik
Esango dizuna.
Lan izugarria da
Egingo dezuna,
Baiņan izan zaitia
Beti euskalduna,
Zure eskuan dago
Gure etorkizuna.
Gure arbola zarrak
Zenbat txertu berri,
Neguaren ondoren
Dator udaberri.
Gaztetxo oiek dira
Guretzat pozgarri;
Bildurrik gabe jarrai
Bide eder orri,
Zuen mende dezute
Biar Euskalerri.
|