Pozak txoratzen ementxe dago
Basarri
Basarri'k :
Pozak txoratzen ementxe dago
une ontan bertsolariya.
Etzaio, noski, asko damutu
gaur onuntza etorriya;
neu ez naiz ezer, Jaunaren graziz
lendabiziko sariya.
Eskerrik asko entzuten egon
dan jende ongi-aziya;
jaialdi auek ematen dute
txertua eta biziya;
era ontako billeratxo bat
noiz ote zan ikusiya?
Izan'e ixoko berezi onek
badu grazi bereziya:
lur zati bat esan diteke
zerutikan ixuriya;
gozotasun-gozotasuna,
ezti guzien eztiya,
zeure eskutan daukazu beti
nai dan aukera guziya,
iņuntxo ere eztezu berdiņik,
biotzeko DONOSTIYA.