Pakistan
Basarri
-1-
Gu bizi geran mundu koxkor au
okertzen gogor ari da,
gorrotu beltza nagusitu da
anaitasuna deseginda.
Bazter guziak alkar txikitzen
pakerik egin eginda,
orain Pakistan ikusten dugu
odolez gaiņez eginda.
-2-
Nigeria ta Biafra ere
oraindik ez dira aztu,
gaur Pakistan-go burrukarekin
iņor ez diteke poztu.
Beldurgarrizko inpernu artan
nunbait su guztiak piztu,
ikusi gabe, zer gertatzen da,
ez omen leike sinistu.
-3-
Beste nazio aundi bat ere
saltsan ez ote sartuko?
alde batera, zailla da, baiņa
ez nintzake arrituko.
Estu ta larri or ikusten da
zer erabaki artuko,
India sartzen bada tartean
surik ez da txikituko.
-4-
Erlakiztena aunditu da-ta
gutxi palta du lertzeko,
erdua dala uste du askok
erabaki bat artzeko.
Ta Indiari au dio Chinak:
"zentzurikan ez galtzeko,
zer egitera dijoan ondo
kontuak ateratzeko".
-5-
Vietnam-darrak ainbat urtean
gerra bizian daudenak,
Juduak eta Arabetarrak
alkar galdu nai dutenak.
Basati batzun antzera danak
odol-egarriz gaudenak,
onetarako ote ditugu
oraingo aurrerapenak?
-6-
Geure buruak Jainkotzat egin;
griņa txar danak gaillendu,
etxera ere, obe pixka bat
begiratuko bagendu.
Geroni txarrak geran bitarte
mundurik ez leike ondu,
gu, euskaldunok, lau katu gera
ta ezin gera konpondu.
-7-
Errespetu ta itzal guziak
pikotara bialduak,
beste bide bat artu ezean
ez ote gaude galduak?
Anken gaiņean emen gabiltza
talentuz oso aulduak,
ta zor serbitzu egiten digu
lepo-gaiņean buruak?