Otaņo'ri
Basarri
1
O, Zizurkill'go izar argia,
gaur nator zure gorantzan,
Zauden tokitik neri entzuten
ote zauden esperantzan.
Zure mingaņa bezin iaiorik
garai artan emen etzan,
Etxe ta, kanpo, zure ametsa,
jakiņeko izaten zan...
Lorerik mardulena zu ziņan
bertsolarien baratzan.
2
Ba-dakit ainbat urte itsasoz
aruztik egin ziņula,
Zure ezurrak Amerika'ko
"Pampa" zabalak ditula.
Zure gogoa etzan emendik
iņora alda sekula.
Zure bertsoen usai gozoa
bai indartsu ta mardula!
Jaio ziņan lur bedeinkatua
bai gogoz maite zendula!
3
O, Pedro Mari, zure bertsoak
urrezko letretan daude,
Ta irakurtzen ari geranak
ezti miazketan gaude.
Biotz osoa agertzen dezu,
etzenduen ezer gorde;
Atseden gabe lan egiteko
gure izkuntzaren alde...
Ai, Europa ta Amerikan gaur
Otaņo asko baleude!
4
Zutirik daude baserri txuri,
soro, zelai, baso-mendik,
Errekatso ta ibaiak berdiņ
aldakuntza gabetandik.
Ooo, Pedro Mari, au zorigaitza!
gauz bat atzendu da lendik;
Beldur naiz baņa ez al da, noski,
ezkutatuko gugandik...
Zuk ain kuttuna zendun izkuntzak
arnasa ba-du oraindik.
5
Beti betiko atsedenean
zu gosoki egon zaite,
Zure aginduk gogoan daude
ta ba-dago zeņek bete.
Asmo bizi ta zaletasuna
gaur ainbat gaztek daukate,
Zuk botatako sustrai sendoak
kimu bikaņa dakarte,
Zure bidetik jarraiko degu
Jaungoikoak nai dun arte.