Oso urrean ezpazan ere
Eizmendi, Iņaki
Oso urrean ezpazan ere
orra eguna iritxi,
bat izendatu bear zenduten
eta San Andres berezi.
Ler egin arte or saiatuko
zaizkigu il edo bizi,
galtzerik iņork eztu naiko-ta
biak ezin irabazi.
Gerri, beso, ta ankak bezela
burua ere askatu,
tanto politak nun sartu leizken
al badezute asmatu.
Zuen arteko gizatasunik
gaur eztedilla puskatu,
alegin danak egin ezkero
geiago ezin eskatu.
Jokalariak beren aldetik
or konpondu ditezela,
nik pentsatzen detzuek askozaz
goragotik zaudetela.
Ta nere naia agertuko det
oitura dedan bezela,
geiena danak jantzi dezala
pelotarien txapela.
|