On Manuel Lekuona
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
1
Bertso apalen bidez eskeiņi
nai diot nere omena,
On Manuel'en aurrean au da
Basarri'ren aitormena
Maixu aundien artean ere
ez ote da maixuena?
Amarengandik emen sortu dan
semerik argitsuena.
2
Danen gaiņetik eliz gizona,
apaiz jaun zintzo, prestua,
idazle trebe, poeta xamur,
jakindurian puztua.
Arte galetan sena biziko
epai emale juxtua,
asten dan artan nabarmentzen da
Lekuona'ren eskua.
3
Bijoazkio sorta sendoten
euskaldunen zorionak,
zer serbitzuak erri zar oni
berak egin dizkionak.
Ez dute neurri ta preziorik
jaun argi onen lan onak,
Euskalerrian urriak dira
mailla ontako gizonak.
4
Zu guretarra izate utsez
gu bai arrotzen gerala,
ba-dakigu, bai, zorigaitzean,
betikoa etzerala.
Eguzki orrek bere lanketak
zintzoki egin ditzala,
Euskal Lurrean ez da galduko
Lekuona'ren itzala.
5
Gure izkuntzak zu bezelako
dozenerdi bat ba leuzka,
ordekak utzi ta goi gaillurrak
joko lituzke egazka.
Oiartzun maite, egon zindezke
poztasunetan gaiņezka,
zu zeralako Lekuonaren
jatorria ta seaska.