On Juan Iruretagoiena
Basarri
Zarautz'ko baratz emankorretik
sortutako landarea,
gazte-gazterik aukeratua
zenduen zeure bidea.
Gaur dira berrogeitamar urte,
egun berdiņik gabea,
eskuetara jetxi zitzaizun
Zeru ta Lurren jabea.
Kristo'ren ordezkari egiņik
gelditu ziņan zu garaiz,
ogeitalau bat urte zenitun;
ba-dakigu nun eta noiz.
Artu zenduen bide artatik
etzera okertu iņoiz,
iritxitako toki danetan
beti agertuaz apaiz.
Lan aundia da tarte orretan
gogotsu egin dezuna,
apaiz modura zintzo betea
daukazu eginkizuna.
Au da "Basarri'k" biotz erditik
maiteki opa dizuna,
zorion betez ospa zazula
urrezko eztai eguna.
***
Trikitilari zarrak Azpeiti'n
izango dute batzarra,
gazte denbora gogoratzeko
eztezute une txarra.
Soiņu, pandero, pizten zenduten
alaitasunaren garra,
Euskalerriko mendi-baillerak
ba-zuten zuen bearra.
Ongi dakigu zer erromeri
izaten ziran lenago,
kantatuz: "ankak ariņak eta
burua askoz ariņago".
Euskalerri au urte gutxian
guztiz aldaturik dago,
orduko sanidaderik ezta
izango emen geiago.