Nere bordatxotik
Basarri
Nere kabia (Pedro Mari Otaño)
Euskalerri guzia
maite det benetan,
Nere anaiak daude
probintzi danetan.
Baña Naparroa'ko
mendi alaietan,
An jaio nintzan eta
il nai det an bertan.
***
Elizondo'ko uri
maite ta laztana,
Ona seme bat zutzaz
aztuko eztana.
Beti eskatzen nago
Jaungoikoangana,
Il baño len eraman
nazala Baztan'a.
***
Atariko intxaurra (Pedro Mari Otaño)
Nere lagunik maitatuena
«Ombu» laztana zu zera,
Argatik nator zure kolkora
ni malkoak ixurtzera.
Iruditurik naramazula
atariko intxaurpera...
Beti izango zaitut gogoan
baña joan nai det ostera,
Euskal lurreko zuaizpe artan
nere ezurrak uztera.
|