Mussolini ta Hitler bertsotan
Eizmendi, Iņaki
MUSSOLINI
Itali aunditzea
nai nuke nik laister
Agertu dedin guziz
indartsu ta eder;
Gauzak pentsa ditzagun
beiņ eta bi bider
Kukuak jo ez dezan
ustegabe oker,
Konpondu bear degu
adiskide Hitler!
HITLER
Iņola ezin dezu
ezer zeuregandu
Ai! txakur saunkariak
gutxitan eltzen du:
Nik egiten dedana
egingo ba'zendu...
Ixilik egon baņa
al danari eldu...
Nere kukuak beti
alai abesten du.
MUSSOLINI
Tunez eta Corcega
al bada geiago
Tokatzen zaizkidala
uste ortan nago.
Zure laguntza nai dut
lan orretarako,
Bakarrik ez dut jo nai
nolanai "ordago",
Daladier zar ori
arrotua dago!
HITLER
Austria bildu nuen
lengo egun batean
Gero "Sudetak" berriz
neuk nai nuenean.
Orain Txeko guziak
neronen mendean,
Zuri ezin lagundu
an dan bitartean,
lanik asko ba-daukat
Poloni aldean!
MUSSOLINI
Chamberlain ori ere
bai bapo mugitu,
Atxoan gonapean
eztu nai gelditu.
Azkenengo itzaldiak
izutu al zaitu?
Europa'ko urreak
berekin or ditu,
Demokrazi ardatzak
zapalduko gaitu!
HITLER
Ba-kizu Memel ere
artu dedala nik
Ta laister kontu eman
bear dit Poloni'k
Ez pensa zuen gixa
olloak geranik
Naiz burua makurtu
lagun Mussolini'k
Eztu menderatuko
iņork Alemanik!
MUSSOLINI
Inglaterra degu bat
bigarren Prantzia
Poloni ta Rumani
Turki ta Rusia.
Roosevelt an daukagu
etsai nagusia,
Ia damutzen zaigun
nolanai asia...
Geure aurka baitegu
deabru guzia.
HITLER
Neri deitu didazu
ola mintzatzeko,
Negar ustel eginda
malkoak kentzeko;
Aizer gizona zuek
laguntzat artzeko,
Ta diņa ziņateke
adarra jotzeko,
Lengo gerlan bezela
guziok saltzeko!
MUSSOLINI
Hitler etzaite mintza
panparroi moduan
Zuen bildur ez gera
gabiltzan lekuan;
Danen gaņetik gaude,
artu su kontuan,
Erakutsiko degu
bear dan orduan
Itali aņakorik
eztala munduan!
HITLER
Ez gaitezela beintzat
ur gutxitan ito
Emandako itzetan
jarrai zagun zintzo.
Ta gure ardatzari
nork esan gaur izo?
Gaizki esanak barka
gaņontzean kito,
Ekatzu esku ori
lagun zar Benito!
|