Munduko pakearen alde
Basarri
Aspaldi ontan ezta entzuten
Pakea itza besterik,
Ondo dakigu gizonarentzat
ez dagoala oberik.
Alaz guztiez beldurrez gabiltz;
ez dago segurantzirik,
Gauza bat esan, bestea egin;
iņon ez konfiantzarik
Bide ontatik ondoren onik
ezpaitago etortzerik;
Belen'go estalpeko kantuak
ez daukate entzulerik,
Jesus maite, ez da betetzen
zuk jarritako legerik;
Urte bi pasa bear lurrean
eta gorrotoz beterik
Alkar maitatzen ikasi arte
ez da egizko pakerik!