[Landesko piņu artean]
Basarri
Euskaldun jaio giņan mundura
ta beti euskaldun bizi
onak izan ta ala ere begiz
askorek ez nai ikusi.
Pekaturikan baldin badegu
lana egitea noski
Espaņiako odolzaleak
nai ginduezan irentsi
eta Frantzira etorri bear
izan genduan igesi.
Euskalerriak maite genitun
baste erririk ez ainbeste
txoriak era gogozkoena
euren kabia oi dute.
Txita bati gaitz egingo ez ta
ondo ikusi dezute
berdingabeko garra txar ortan
sartu arazi gaituzte.
Jaunari kontu ematerako
damutu bear zaiote.
Alabearrez sartu giņan bein
Landesko piņu artera
eguneroko ogi xuria
irabaziaz jatera
ogei euskaldun ba gera baņa
au da guzion galdera:
nere famali edo sendia
zer egiņa ote da?
gorputzez emen bagaude ere
gu beti an bizi gara.
Amasei illabete ba dira
utzi giņula txokoak
geu jaio giņan etxe atsegin
mendi, zelai ta basoak.
Zer diote gaur bakarti dauden
gure emazte ta aurtxoak
ta senargaian zain zain negarrez
dagon aingeru gaixoak?
berriz noiz artu bear ditugu
amaran laztan goxoak?
Ene Jaungoiko errukitsua
egizu gutzaz kupira
laster joateko maitasun danak
utzi genitun tokira.
Iparragirren itz eder aiek
gaur ondo etortzen dira
egia da, bai, alde guzietan
txit leku onak ba dira
baiņa biotzak indartsu dio
zoazte Euskalerrira.
Aspalditxoan gogor ari naiz
erregutuaz eskatzen
lagundutzeko garra bukatu
ta geure etxeetan alkartzen
Euskalerriak orain ta beti
euskaldun izan ditezen
anaitasunez lana egiņaz
paketsu bizi gaitezen.