Biyotz bateko pen bi
Egurra
Chorisua, chorisua,
nere betiko kutuna,
sukaldian guztiz usai
ona zabaltzen dezuna,
altu samar zaudelako
sobra tentatzen nazuna,
¡¡jachi zaite chorisua
deika daukazu laguna.
Chorisua, chorisua,
chinchilik zaituzte utzi,
naiz gorde gazta tartian
zu gabe eziñ det etsi,
zure usayak ¡¡ai Jesus!!
ez nau chuliatzen guchi,
jango zinduzket ¡¡biyotza!!
pozik listari ta guzi.
Bai! bai! nere chorisua
negarrez zuri itzikan,
nik esateko ez daukat
iru arditen lotsikan,
arrapatutzen bazaitut
naiz ogi gabe ¡¡utsikan!!
¡ez dezu chi chi tristiak
eraman biar otzikan!!
¡Ai zu, zu! chorisua
arren kupira zaitia,
bestela izango dezu
zuk ere naiko kaltia,
desio det chestera bat
zu bezelakoz betia
janaz, janaz, jostatzeko
nere chikicho maitia.
Baña ¡koncha! chorisua
ez juan egan chestotikan
bestela ondo dakizu
eztala beste janikan,
ai ¡¡lizundu!! chorisua
¡zaude! ¡zaude! oraindikan
arrapatu biar zaitu
amonak ganbaratikan.
|