Agur bero bat "lepo gudariari"
Egibar, M. Isabel
Berrido ere EUSKADI
negar ta malkotan
oraingoa izan da
Elgetako herria
Gizon aundi ta apala
"XABIER ARANZETA"
erahila izan zan
Apirilaren 28,an.
Gorputzez txikia zen
biotzez aundia
EUSKADI maite zeban
barren, barrendikan
bere zerbitzurako
jaioa omen zan
demostratu egin du
bere borroka gogorrean.
Sarritan izan giņan
biok elkarrekin
dantza, izketan, ta alaitasunez
igarotzen genduzan orduak.
Ongi gogoratzen naiz "XABIER"
biok igarotako orduak.
Uztailak 10.an San Kristobal eguna
orain dala bost urte
egun artan biok joan giņan
San Kristobalera
ordu alaiak igaro ondoren
agurtu bai giņan
geroztik laister izan zendun
"muga" pasatu beharra
heriotzako ordu mingarria
arkitu artean.
Gogoratzen zaituz."XABIER"
biok igarotako
ordu alaietan
naiz gorputza hila ikusi
Elgetako hilobian.
Nahiko otso ibili dira
Elgetako bideetan
iņori utzi gabe
herrira sartzea
ez emateko zuri
azkenengo agurra.
Alan ta guztiz ere
jendea sartu zan
mendiz mendi ibiliz
bertaratu giņan.
Bertan zegon jendea
benetan asko zan
ori ta geiago "XABIER"
merezi zenduan
baņo denok dakigu
er gertatu zan
otso geiei zegon
Elgeta inguruan.
Elizkizun ondoren
lurra ematea
irrintzi eta guztiz
joan ziņan zulora
bertan agurtu ondoren
gogoan izango zaitut
EUSKADIKO GUDARI