Garai batean mendi puntetan
Egaņa, A.
Arrano zauritua; gizon batek sendatu eta airetik hegan doa
Garai batean mendi puntetan
egiten nun hegan lasai,
zoritxarreko eskopeta bat
han zegon noiz jetsiko zai;
bide ertzean aurkitu niņun
neronen odoletan blai.
Pitin bat sentitzeko gai
nola genuen nolanahi (bis).
nik uste nuen pertsona denak
genitula gure etsai;
gizon gaiztoak badira baina
jator askoak ere bai.
Pentsatzen nuen bide ertzean
geldituko naiz hilotza
hego handitan odol gorria
mokoa zerbait berdotza
eta gainera une haietan
nagusitu zen izotza;
hura dardara ta hotza,
txori gaixoen morrontza! (bis).
Gizon jator bat errukitu zan
laguntzeko ez zen lotsa,
beste guztiek behar zenuten
gizon horrek dun bihotza.
Bere etxean eduki ninun
pixkat sendatzen jardunik;
bihotz gabeak ez du hartuko
holako eginkizunik,
munduan ez da falta persona
aldrebes eta lizunik.
Leheno ez neukan kemenik
ta orain nago lerdenik (bis).
Pertsona horri inortxok eman
ez zion honen ordenik,
hutsaren truke egin zendunez
asko maitatzen zaitut nik.