Carter eta Reagan Jomeiniren bila, baga biga higa hauxe duk koadrila
Eddy
Alemaniako herritik
dator notizia
amerikar rehenak
salbatu bizia.
Komedia hau dugu
Jomeinik hasia
diru pila batekin
bukatu guzia.
Historia hontan dago
noski, parabola
guztiontzat debalde
digute antola
futbol partidu ona
Carter-Ayatolah:
turbantedunak sartu
du lehenengo gola.
Orain dator Rolando
apelliduz Reagan:
"irandar guztiak nik
beharko ditut jan,
amerikarra beti
jabe hemen ta han,
ejenplu ederrena
cow-boy honengan"
Erbiaren ordean
hemen dago katu,
rehenak heldu dira
hona oso goapu
baina Jomeini laster
digute salatu:
"urte ta piku hontan
gaitu torturatu".
Kutxa-fuerteak zuten
Enbajadan mila
torturak joan dira
haien klabeen bila
baina ez dute esan,
nolako koadrila!
amerikarra beti
izan da habila
Urte eta pikuan
ez dute kantatu:
Jomeini lagun ona
polizia aldatu,
hemen sobran daukagu
txakur eta katu,
oso onak dira-ta
arren, kontratatu.
Hauek hamar egunez
guztia dakite
nagusi onarentzat
eskerra daukate
eta nahi duzun hori
lortuko dizute
berdin da Eguzkia
Pluton ala Marte.
Nobela honek dauka
hainbat kapitulo
dirua prometitu
Carter-ek agudo,
baina Jomeinik Reagan
topako ez du lo,
kobratzera joan eta:
har zak -por el culo".
Bederatzi hilabete
noski, nahiko dira
ume bat egiteko
ta zuek ez fida.
"Hola"-n ta "Lecturas"-en
orrialde guztira:
ume persak daudela
rubioak "cantidá".
Carter bat, Jomeini bi,
eta Reagan hiru,
arratoi, gauhontz eta
beste hori miru
mozorratuz basora
gaur joan zaizkigu:
lehoiak alde eiteko
ba dute motibu.
Mundu hontan daukagu
sobera artista
eta haien zaleen
luzea da lista.
Jomeini-n aldekoa
dugu jomeinista
ta Carte-ena berriz
noski, karterista.
Karteristaz betea
dugun nazio hori
arras gustatzen zaio
euskaldun askori,
bere aldez kontatzen
dute mila histori
porrua sartuz hala
kiru-lau tontori.
Amaitu dezagun hau
gaurkoz nahiko da-ta
baina hirurengadik
mesedez, aparta!
batak erligioaz
zapalkuntza tapa,
besteek zeruan eskaini
eta gero kaka.
|