Lorea eta gizona. (Amalauduna)
Echegaray, Karmelo
Lore bat ikusten zan zelai batean
Galaiki jantzirikan, dizdizariya;
Zabaltzen zuelarik aldamenean
Likurta chit gozoa, miragarriya.
Aize gogorrak, ontan, atsematean,
Chortenez autsi zuen lore galaiya;
Baña, landarechoa lurreratzean,
Gora ta gora joan zan bere usaiya.
Gizonarekin,ere, gertatutzen da
Lore pollitarekin gertatakoa;
Eritasun batekin eroritzen da
Bere gorputz lurretik sortutakoa;
Bañan ¿izpiritua lurreratzen da?
¡Ez! baizik egaaturik, ¡Zerura doa!