¡Karidadea! Españiko negarren chukatzallea
Echegaray, Karmelo
Biyotzak triste daude, miñez urturik,
Aldean naigabea begiraturik:
¡An! Balenzian
Eta Murzian,
Españiako sarjiñ choragarrian,
Loretegi ederra len zan tokian,
Ikasten ez da tristura besterikan,
Atsekabe samiña beste gauzikan:
Odei beltzak gañean;
Gosea ta premiya, pena lurrean,
Aita eriyotzaren ate-atean,
Ama illikan,
Aur chikiyak negarrez, izuturikan,
Nonbait laguntasuna billa nairikan,
Bañan arkitu eziñ ta laguntasunik,
Ez ama laztanaren maitetasunik.
¡O zer tristura larri kupiprriya,
Erdira lezakena arri biziya!
¡Zer gaitz izugarriya,
Berekin daramana jende guztiya,
Ala nola ekaitzak arbol-orriya!
...............................
Euskal-erri maitean jayotakoak,
Izanik denak au biyotzaundikoak,
Ez gera sayatuko gaitz oek denak
Izan ditezen al-degun ariñenak?...
¡Bai!... bada birtute bat miragarriya,
Triste dagoenaren gozagarriya,
Umezurtz gaisoaren laguntzallea,
Eri dauden guztiyen sendatzallea,
Negarrik samiñenen chukatzallea:
Zerutik datorren intz ¡karidadea!