Goazen Markiņara
Echegaray, Karmelo
Goazen anayak Markiiņa aldera,
Goazen guztiyok kantatzen;
Begira nola Euskal-Erriyan
Danak diruden poztutzen,
Nola diruden alaitasunez
Eta otsarez betetzen,
Ikusirikan zer fest ederrak
Markiņan diran ospatzen.
Goazen guztiok Euskal soņuak
Kantaturikan gogotik,
Euskaldun gauzak gure kantuaz
Odoyetara, jasorik,
Bizkaiko zelai, aitz ta mendiak
Arkitzen dira mugirik,.
Beren aurran ikusten diran
Fest ederrakin suturik.
Goazen agudo Markiņa aldera
Entzun dezagun sansoa,
Ikus dezagun Lekobideren
Semeen izantz osoa;
Goazen guztiyok aditutzera
Bersolariyen jokoa,
Gure larrean miragarriro,
Gorde dan jolas gozoa.
An ikusitzen diran gauz, danak
Dirade gure-gureak,
Ospatzen diran festa guztiyak
Euskaltazunes beteak,
Lekobideren erri gozoan
Gizaldiyetan gordeak,
Lur onetako seme danentzat
Egiyaz guziz maiteak.
An entzuten da damboliņa
Jotzen dituzte ahistoak;.
An, elurte ille bizarrak,
Dauzkaten gizon prestuak
Dabiltza dantzan, aditurikan
Euskaldun zarren soņuak,
Ikusirikan Euskal oiturak
Feniz antzera piztuak.
Ala mendiyan dirurik gabe
Bizi diraden gizonak
Nola jauregi galant batean
Dirudun bizi diranak
Chit atsegiņik kantatzen eta
Dautzan dabiltza dan danak
Fest oriyekin azturik beren
Naigabe pena ta lanak.