Garo-epaiterako kanta
Echegaray, Karmelo
Urkiolako mendi-aldera
Pozez goaz gu kantatzen:
Intzez bustiyak bide guztiyan
Dira loreak agertzen:
Egun sentiyak kanpo zabalak
Argiz ditu chit alaitzen,
Biotz denetan poza ta kanta
Berenez dira sortutzen.
Garoa dago mardul ederra,
Intz tantoz distiatua:
Aritz zar eta pago bikaiņen
Azpiyan azitakua:
Bera egoki ebakitzeko
Iritaiya zorroztua,
Arturik, lan au gozatutzeko
Moldatu zagun kantua.
Eguzkiyak du asko berotzen
Itzalik ez dan tokiyan:
Baņa chit alai arkitzen gera
Garo-epaiten mendiyan:
Gure kantuak zabaltzen dira
Urkiolaren azpiyan,
Eta entzuten, pozez, gozoro,
Naiz bertan, naiz urrutiyan.
Biyotz garbiya, daukana beti
Dago, bai, pozez beterik
Orrela bizi danarentzako
Ez du tristurak indarrik:
Naiz eta kontra jaiki odei beltz
Denak gogorki bildurik,
Ez da galdutzen pakerik, ez ta
Jaunagan esperantzarik.
Bedeinkatuak, orain ta beti,
Orrela bizi diranak;
Alai ta pozez eramanikan
Munduan dituzten lanak:
Orrela beti izan ziraden
Euskaldun zar leyal danak,
Biotz biotzez gorderik zintzo
Jaungoikoaren esanak.