Erronkal
Echegaray, K.
¡Erronkal-ibar ezkutatiya!
¡Zenbat umanten kabiya!
Basoz, arkaitzez, estalirikan
Arkitzen zera guztiya.
Sortitzak, nonbait, arkaitz oyetan
Jarri du indar aundiya.
Jarri du ausartz izugarriya,
Ereiñ du kemen biziya,
Menditarraren biyotza, geldi
Dedin indarrez jantziya.
¡Bai, bai! ¿zergatik ¡zergatik! nola
Bestela zure semeak,
Azaltzen dira bazter danetan
Ausardi biziz beteak?
Ardiyak zaitzen azi diranak.
Gerratan oitu gabeak,
¿Nola dakusgu milla ta milla
Gudatan garaitzalleak,
Irabazirik izen ospatsu,
Kondairak ongi gordeak?
Ugaritsuak dirade zure
Mendi-latzetan arkaitzak;
Ugaritsuak zure gereizilun
Basoetako zuaitzak,
Ekaitz gogorrak eziñ lurrera
Dituen beziñ bortitzak;
Ugari zuri zizkitzun eman
Soro-larreak bortitzak;
Baña geyago dirade zure
Seme bikaiñen garaitzak.
Zure kondaira miresgarriyan
Baldin bagera tinkatzen,
¡Zenbat azaiña, zenbat egintza
Omentsu ez da topatzen!
Ez dira danak, azturik, laster
Mendi-tartean gelditzen;
Ez ditu danak erruki-gabe
Denboren autsak estaltzen;
Baizik batzuek, aitarren-seme
Dirale gugan iristen.
Gugan irichi dan garaipen bat
Nai nuke nik gaur kantatu,
Erronkaltarren egintz aundi bat
Euskal-Erriyan azaldu;
Nere kantaren soñuarekin
Mendi zokonak esnatu,
Beren oyarzun dunboslariyaz
Erronkaltarrak goititu,
Mundo guziyak, beren kondaira
Leyala dezan mirestu.
II.
¿Zer da Nafarroak?... ¿Zer soñu dira
Ebroz onontztik aditzen?
¿Kantauriyako itsasoa da
Bere lekutik irtetzen,
Ubazter danak, zelai guztiyak
Dituelarik estaltzen?...
¿Zer surmur dira?... ¿Ditu mendiyak
Barrungo suak mugitzen?...
¡Ez!.. ¡ez! mairuak, mairu-samaldak
Dira goiteriz urbiltzen.
Nola chimista su ta-zar, odei
Trinko beltzetik irtenik,
Bere bidean arkitzen duen
Guzti-guztiya zatirik,
Begira dauden gizon gaisoen
Biyotzak, izuz beterik.
Eziñ esan dan beziñ agudo
Tokarteak igarorik,
Ikasitzen dan, ondoreadikan
Sua, galmona bagarik...
Ekaitz alduna, bildurgarriya,
Sugoi-tokiyan sorturik,
Nola dijoan, borchaz odeiyak,
Atsematean, bultzarik,
Itsas-gañean arkitzen diran
Ontzi gaisoak aztiñik,
Arrapatutzen dituen zuaitz
Danak lurrera botarik,
Arkaitzak, ere, bere bultzadaz,
Dar-dar ikaraz jarririk...
Ala mairuak, ondaturikan,
Desegiñikan erriyak,
Soilmendurikan len eder zeuden
Zelai ta loretegiyak,
Aurrera doaz, mendera nairiz
Nararroako mendiyak,
Azpira nairik, beretan bizi
Diraden gizon sutiyak,
Irabaz-nairik, jazar-oyetan,
Omenak eta sariyak.
Erronkaltarrak, mairu-samaldak
Nola datozen jakiñik,
Bildutzen dira mendi-gañetan
Gudu-irrintzak egiñik:
Gizonak eta emakumeak
Guztiyak daude suturik.
Armaturikan daude guztiyak,
Danak, ausartzaz beterik;
Gordozkeratu nairik mendiyak.
Danak geziyak prestarik.
¡Mairuak datoz!-esaten dute-
¡Begira nola datozen!
¡Begira beren arma-burniyak
Nola duten distiatzen!...
Chit asko dira... baña ¿zer dio?...
Gure mendiyak igotzen
Gichiturikan geldiko dira...
¡Ez bildur izan! ¡ez arren!
¡Aurrera, beraz! ¡anpa t'aurrera!
¡Mutillak, jechi gaitezen!
Eta nola dan uramilde bat
Jechitzen mendi gañetik,
Arkaitzak bera salta'u'zean,
Agitzki dunbots egiñik:
Ala Nafarrak amiltzen dira
Mendiyak bera, pizkorrik,
Zantzoka, baso-charetan dauden
Pizti piztiyak izurik,
Mairudiyetan beren irrintzaz
Izialdura sarturik.
Olast-aldean top-egin dute
Menditarrak ta mairuak.
ELkarren kontra jazarran asi
Dira biziro sutuak,
Oi duten eran, goyetan elkar
Jo gogor odei gartsuak...
Ango deadar izugarriyak,
Ango burniyen soñuak,
Ango negarrak, ango karriskak,
Ango chiliyo mintsuak...
Gogor, chit gogor gudatzen dira
Batzuek eta besteak;
Guztiyaz daude, guzti-guztiyak
Ausardi biziz beteak....
Baña Nafarrak, ikusitzean
Gañean mendi maiteak,
Ikusitzean, an urbillean,
¡An! beren jayot-echeak,
Aurrera doaz pizkor, egiñaz
Azaiña berdingabeak.
Aurrera doaz... eta mairuak
Asitzen dira bildurtzen,
Begiratzean zenbat anaiya
Diran illotzik erortzen;
Begiratzean, zeñ ausarkiro
Diran Nafarrak gudatzen,
Begiratzean nola doazen
Jazar-tokiyaz nausitzen,
Nola doazen, alde danetari,
Etsaiyak azpiratutzen.
Iges dijoaz mairu-martitzak...
Lagarik jazar-tokiya,
Iges dijoaz, beren joairan
Galdurik zuten guztiya...
Erronkaleko emakume bat,
Umantsua ta sutiya,
Aurreratzen da, segitzen die,
Garturik biyotz alaiya,
T' errege-mairu Abderraman-i
Kendutzen dio biziya.
Danak joan dira, Lokabe daude
Nafarrak, zuen mendiyak:
Alperrik etor ziran mairuak...
Alperrik... Ujol biziyak,
Goaitik indar biziz irtenik,
Ondatzen ditu zelaiyak,
Ondatzen ditu landak, alorrak,
Ondatzen ditu saroiyak...
Baña ¿sekulan ondatu ditu
Baso ta mendi goitiyak...
¿Zer uste zuben Abderraman-ek?
¿Zer uste zuten mairuak?...
¿Pentsatzen zuten menderatzea
Nafarren mendi goitsuak...
¡Uste zoroa!... Beren belaunak
Dirade guztiz malguak...
Beren bularrak guztiz bigunak...
Gorputzak minneratsuak...
Eta mendiyak, gogorrak... eta
Gogorrentzako sortuak.
Alper-alperrik izan ziraden
Mairu guztiyen indarrak,
Alper-alperrik... emen ez dauka
Lekurik atzerritarrak...
Bertakoentzat Jaunak egiñak
Dira mendiyak, ibarrak...
Eta mairuak ¿azpiratu nai
Zituzten Erronkaltarrak?...
Fortun Garzia beste Erregerik
Ez dute bear Nafarrak...
Eta norbaitek, egunen baten
Badu sentitzen ustea,
Zu mendeturik, ikusitzeko,
Erronkal-ibar maitea,
Gogora dezan, azterritarren
Golnaiyen azken tristea,
Gogora dezan zeñ indartsua
Dan zugan dagon jendea,
Mendi-gañetan izkriba zazu:
Lokabea ta pakea.