Errechiñol baten arrenkurak
Echegaray, Karmelo
-Zergatik zaude, kantatu gabe:
Otseztitzuzko soñuak?
¿Zergatik zaude mututurikan,
Tristetzen gure barruak?
¿Zergatik dago mugitu gabe
¡Zergatik! zura mokoa?
¿Zergatik zabiltz, arkitu nairik
Eskutatzeko sokoa?
¿Ez dezu ikusten nola zelaiya
Dagon lorechoz beterik?
¿Nola zuaitzak dauden bertistez
Apaingarriro jantzirik?
¿Nola loreak zabaltzen duten
Beren aldean usaiya,
Galaiturikan ondoan dagon
Leyar-iturri biziya?
¿Nola kardinchak, birigarroak
Ta beste chori guztiyak
Dauden kantatzen chit gogotikan
Soñu gozotsu poztiyak?
-Guztiyak ditut ikuston, haña...
Biyotza daukat tristerik;
Eziñ arkitu det atsegiñik;
Urrun da poza nigamlik.
-Errechiñola ¿zer dezu bada?
¿Zergatik zera tristetzen?
¿Zergatik pozak iges egiñik,
Pena da zutzaz, jabetzen?
-¿Zer?... ¿Zer?... galdu det ainbeste matio
Nuan kabicho gozoa,
Kendu dirate atzerritarrak
Ni jayo nintzan chokoa.
Orregatikan nago gaur penaz
Eta naigabez beterik,
Orregatikan ez det arkitzen
Neretzat iñon gozorik.
Ez daukat pozik, zergatik nagon
Kabichuloa galdurik;
Ez daukat pozik nagoalako
Amarik gabe, bakarrik.