Eguzkiaren sarrera
Echegaray, Karmelo
Zabaldutzen danean
Gabaren mantua,
Izar ederrez oso
Apaindutakua;
Gelditzean isillik,
Dena umildua,
Berriketan zebillen
Chori berritsua;
¿Ikusten dezu nola,
¡O nere usoa!
Bere lekura joaten
Dan Sortitz osoa?
Chorichoa kabira,
Mendira lapoa,
Eta Zeruetara
Likurta gozoa?
¿Ikusten nola lore,
Landare bigunak,
Billatutzen dituzten
Nor bere lagunak,
Elkarganaturikan
Elkarren kutunak,
Gozoki pasatzeko
Gau-ordu aztunak?
Bada, nere usoa,
Penaren odeiyak
Biotzean dakazkit
Osoro lodiyak:
¡Ainbeste denbora da
¡Bai! nere begiyak
Poztu ez dituela
Zure eguzkiyak.
Illuntzea neretzat
Gaur ¡zeñen luzea!
Aspalditik faltarik
¡Ai! argi maitea:
Eta biotzarentzat
Da miñerazlea,
Onen ondoren triste
Gaba etortzea.
Ez dezala nai Jaunak
Gaba zabaldurik,
Arki nazala emen
Triste ta bakarrik:
Egun-sentiya argitu
Baño lenagotik,
Geldituko nintzake
¡Bai! naigabez illik.
Bañan ¡ez! zergatikan.
Uso maitechoa
Dago nigana nayan
Urrungaz ¡gaisoa!
Eta bere urrunga
¡An! urrutikoa,
Da: ¿noiz arkituko det
Nere kabichoa?
Uso nerea, arren
Egoak zabaldu:
Zure lagunak ere
Zabalduak ditu:
Gau-itzalak badatoz;
Argiya joan zaigu:
¡Ai gabak, berezirik,
Arkitzen bagaitu!
Zure egope maitean
Semea gorderik,
Ala nola choriyak
Umea gozorik,
Ekarri zaitzatela
Aingeruak ortik,
Dena zuentzat dedan
Biyotzera, ariñik.
|