D'Abbadie-ri
Echegaray, C.
¡Abbadie jauna! Zuri
Gatoz kantatzera,
Zure doai aundiyak
Emen azaltzera,
Euskera zenbat maite
Dezun esatera,
Beragatik biyotzez
Zu bedeinkatzera.
Euskal erriya zaigu
Zugatik apaintzen,
Eta testaz janzirik
Urniyetan biltzen:
Izkuntz maitagarriya
Zugatik agertzen,
Izarren eran, diz-diz
Egiñikan emen.
Mendi guztiyak daude
Galaiki janziyak;
Fest' oek ikusi zai
Mardulik orriyak;
Beren gañean alai
Kantatzen choriyak,
Ematen nonbait zuri
Esker ugariyak.
Gure biyotzak ere,
Osoro pozturik,
Eskertasunez daude
Zuretzat beterik:
Menditarte oetan
Gogoz zabaldurik,
Zure oroitz maitea
Beti gorde nairik.
|