A. Sebastian Mendiburukoaren eriotzaren 101-garren urteurrenean
Echegaray, K.
Iruditzen zait Euskal Erriya
Galaz dagola jantziya;
Iruditzen zait eguzkiyare
Iñoiz ez beziñ argiya;
Iruditzen zait egaztichoen
Kanta, guztizgo poztiya;
Iruditzeñ zait diz-diz dagola
Gañeko Zeru garbiya.
Iruditzen zait lore bikaiñez
Dirala apaintzen arkaitzak;.
Osto mardulez dirala jazten
Igarrik zeuden aritzak.
¿Zergatik ditu bere doaiyak
Azaltzen ala sortitzak?
¿Zerk du poztutzen?-Euskaldun aundi
MENDIBURUREN oroitzak.