Zortziko para la comparsa de jardineros (Nekazariak maite [Has.])
Echegaray, Jose Vicente de
Nekazariak maite
Degu zorzikoa,
Dantza beste lekutan
Ez dan modukoa:
Kanta biotz pozgarri
Euskal-errikoa,
Plaza soņu egoki
Denboretakoa.
Emakumeak datoz
Baratzoilleakin,
Apainduak soņeko
Polit berriakin:
Plazara dantzatzera
Soņu ederrakin,
Eta gero echera
Nor berearekin.
Udaberriko dago
Baratza gurea,
Belar onak ugari,
Oparo lorea;
Usaya chit gozoa,
Eder kolorea,
Indarrean sustraya,
Berde landarea.
Belar edo lorea,
Usai gozo fiņa,
Ispligu, albaraka,
Arros, Mabeliņa,
Bioleta, liriyo
Aleli, jazmiņa,
Dauka gure baratzak
Eziņ esan diņa.
Jateko alkachofa,
Laranjak, limoyak,
Melokotoi, aranak,
Gingak, gereziyak;
Illar, baba, baberrun,
Matsa, marrubiyak,
Esparragoak, azak,
Lechugak, meloyak.
Lore, berdura, fruta
Esan ez dan asko,
Gure baratzan laster
Dira agertuko:
Beren sasoi denboran
Diranak elduko,
Eta oraiņ adiyo
Emendik orduko.
|