Donostiyan irugarren arzaigokia, 1828-garrenerako igande iņauteri goizean
Echegaray, Jose Vicente de
Marcha.
Atozte arzayak; ariņ atozte
Guazen guztiyok festara,
Aita Josepe buru degula
Donostiako plazara:
Kaletarrai eskaintzen gatoz
Amoriyozko doaya,
Soņu ederrak, danza politak
Kanta euskerazko eztiya.
Greziyatikan etorri eta
Amaikagarren urtean,
Irugarrena degu arzayak
Donostiyako kalean:
Iņauteriyan soņubarekin
Isildu gabe kantatzen,
Gabaz ta egunaz beti dantzan ta
Beņere ez gera nekatzen.
Arzai kanta.
Eman genuben itz.
Lenago bi aldiz,
Etorriko giņala
Iņoiz edo berriz:
Irugarren aldiyan
Aurten emen gera,
Donostiar maiteak
Zubek ikustera.
Oraiņ amaika urte
Eta oraiņ zorzi,
Donostiya genduben
Lenago ikusi:
Ordutik oneraņo
Ez genduben uste
Aurreratu zirala
Lanak onenbeste.
Etorri geranian
Plaza kantoyera,
Dira pozez malkoak
Agertu begira:
Esan nayagatikan,
Da esan eziņa
Gure biyotzak artu
Duten atsegiņa.
Berrirotik egiten
Zauden Donostiya,
Ederra bezelase
Zerade alaya:
Guztiz maitagarriya
Zedorren jendea,
Eziņ izan diteke
Dan baņo obea.
Euskarichoa.
Arzayak oroipena
Iņauteriyari,
Goizetik arratsera
Danzan ta kantari:
Beti umore ona
Gure soņubakin,
Adiskide ta maite
Donostiarrakin.
Zorzikoa.
Zorzikoak kantari
Menditik kalera,
Donostiyara pozez
Gaur etorri gera:
Ariņ makil saltoan
Aldapetan bera,
Iņauteriyetako
Festak ikustera.
Arzayak izan arren
Gure dantzariyak,
Dira guztiz liraņak,
Datoz chit galayak:
Kolore ederrezko
Berdiņak jantziyak,
Eskubetan politak
Makil ta uztayak.
Dantza leku ederra
Olezko biguņa,
Plazan dago berriro
Gaur bertan egiņa:
Ikusteko nork duben
Zankoa ariņa,
Eta zeņek obeto
Darabillen oņa.
Zer ikusi geiago
Izan dezan festak,
Eta luzeagoa
Iraupena goizak:
Arzayakin batean
Datoz gaur modistak,
Josten eta bordatzen
Langille politak.
Guztiz ondo dakite
Egiten kofiyak,
Kolorezko zintakin
Modara jarriyak:
Oi ez bezelakoak,
Dira neurri-gayak,
Buru kolokak eta
Illez estaliyak.
Len, oraiņ, eta beti
Kaletar maiteak
Zubentzat esker onez
Biyotzak beteak:
Oroituko gerade
Juan arren urteak,
Gure denboran, eta
Ondoren semeak.
|