Donostiyako gazteak, Erregeen gurtea edo adorayiyoa, beren egunaren bezpera gabean, 1829-garren urtean
Echegaray, Jose Vicente de
MARCHA.
Humildes criados, leales, gratos
Errege jaun irurenak,
Há trece dias que caminamos
Oriyentetik Belena:
Al fin llegamos de gozo llenos
Zoriyon leku onetan,
Y nos hallamos postrados todos
Jaungoikoaren oņetan.
Le adoramos y le rogamos
Arren gaitzala urriki,
le alabamos y le pedimos
Barkaziyoa umilki:
Nada ofrecemos, pues que sabemos
Bera dala egillea
De cielos, tierra, ángeles, hombres,
Dan guztiyaren jabea.
OTSASTECHOA.
Gure Jesus maitea
Jayo dan orduban,
Izar bat agertu da
Berriya Zeruban:
Guztiya da argiya
Bere inguruban,
Argiya begiyetan,
Argiya zentzuban.
Argi onen argiyan
Argi degu ikusi
Zer modutan aurrera
Bear degun bizi:
Lege berriya argi
Digu erakutsi,
Ta Jaunaren graziyan
Ipiņiyarazi.
Miragarrizko argi
Ta graziyarekin,
Bereala diyogu
Bideari ekiņ:
Gu izarrarekin ta
Izarra gurekin,
Jerusaleneraņo
Beti alkarrekin.
Erri sonatu artan
Geranian sartu,
Eziņ izan ditugu
Begiyak argitu:
Zeren gure izarra
Zaigun ezkutatu,
Eta illundurikan
Geraden argitu.
Erodesi aditu ta
Naigabez beterik,
Aruntza biyurtzeko
Ez degu asmorik:
Gaiztotasun arrena
Guk ezaguturik,
Bere lurrera joana
Gaude damuturik.
Gero geradienian
Andik ateratu,
Gure zoriyon, poza
Laster da berritu,
Gure izar argiya
Da berriz agertu,
Oneraņo berari
Diyogu jarraitu.
Ona guk nai genduben
Belengo erriya,
Ona zoriyoneko
Portale azpiya:
Ona billatzen degun
Aur jayo berriya,
Ona emen Zeruba
Lurrera jechiya.
Graziyaz ta doayez
Beterik beingoan,
Ama maite Mariya
Ona non dagoan
Bere Seme ederra
Arturik besoan,
Ona Aita-ordeko
Joseren ondoan.
EUSKARICHOA.
Kristabak, berri onak,
Doaya ta poza,
Atsegin zorionez
Naikeran bakoitza:
Esker on aukeretan
Beterik biotza,
Zelebratu dezagun
Jesusen jayotza.
ZORTZIKOAN ADORAZIYOA.
Aurcho jayo berriya,
Zeruko lorea,
Zure oņetan dago
Melchor erregea:
Eman dizu biotza,
Eskaintzen urrea,
Ez du beterik ezer,
Guztiya zurea.
Jesus, zure aurrean
Da Gaspar arkitzen,
Zaitu adoratzen ta
Zaitu alabatzen:
Eskaintzen inzensuba,
Biyotza ematen,
Barkaziyoa eta
Graziya eskatzen.
Mesias egiyazko
Jabe on bakarra,
Jesus Zerubetatik
Jachitako aurra;
Baltasarren eskutik
Ar-ezazu mirra,
Eta indazu arren
Zure on eskerra.
Ona Jesus, gure Jaun
Zeruko aundiya,
Emen zure oņetan
Auspez ipiņiya,
Gizonaren lurreko
Aginte guztiya,
Galdez barkaziyoa,
Eskatzen graziya.
EUSKARICHOA.
Atozte ikustera,
Atozte jendeak,
Jesusaren oņetan
Iru Erregeak:
Emen berdintzen dira
Aberats, pobreak,
Berdiņak badirade
Gure birtuteak.
|