Donostiyako gazteak, erregeen gurtea edo adoraziyua
Echegaray, Jose Vicente
OTSASTECHOA
Izan arren munduban
Ondasuna ugari,
Enperadore,errege,
Jaun eta agintari,
Guztiya zor diogu
Jesus maiteari;
Berari alabanzak,
Graziyak berari.
Ona gaurko gabean
Bertan ejemploa,
Adoratu dezagun
Gure Jaungoikoa,
Birtuterik onena
Umildadekoa,
Iru errege magok
Emnanitakoa.
ZORTZIKOA.
1.
Iru errege datoz
Oriyentetikan,
Jaunak izar eder bat
Lagun emanikan;
Kriyadus ta erregalos
Ondo beterikan
Jesus adoratzera
Biyotz guztitikan.
2.
Irurok ipiņirik
Belaunak lurrean
Emen arkitzen gera
Jaunaren aurrean,
Eperatzas beteak
Diyogun fedean
Jarriko gaitubela
Zeruko bidean.
3.
Zu zera, Jesua gure
Erredentorea,
Zurea da eskaintzen
Dizudan urrea;
Zu zerade Melchorren
Jaun eta jabea,
Zurea da larra ta
Zeruba zurea.
4.
Alabanzas beterik
Zure izen santuba
Gasparrek ofresitzen
Dizu inzensuba;
Au da Arabiyako
Arbolen frutuba,
Aurcho paregabea,
Zuretzat bilduba.
6.
Baltasarrek eskaintzen
Dizu, Jesus ona,
Ejiptoko arbolen
Urik gozoena:
Mirraren balsamua
Gure goiko jauna
Borondatez beterik
Dakart zuregana.
EUSKARICHOA.
Belenen argitu da
Eguna gabean,
Atozte ekustera
Zeruba lurrean:
Ona non aingerubak
Dabiltzan aidean
Jesus, Mariyarekin
Joseren gaņean.
|