Donostiako gazteak, Langille maisuben festa, Igande iņauteri eguerdian, 1830-garren urtean
Echegaray, Jose Vicente
Marcha
Erritar gure Donostiako
Jende artzalle maiteak,
Ditugu guztiz gauza ederrak
Ugari eta merkeak:
Soiņ egokiyak, zapata pollit,
Armariyo eta kuchak,
Barrika, farol, perza, paziya,
Eta guraize chorrochak.
Donostiarrak oi dira beti
Umore onean oitubak,
Iņauteriyan ageri dute
Bertako kanta soņubak:
Gaur bertan ondo degu erakusten
Bere langille maisubak,
Goizetik arrats geroni eta
Andreak dibertitubak.
Beti pakean, beti naikeran
Donostiako jendea,
Nola egunean ala gabean
Atsegin da ikustea:
Iņauteriyan ez da ezagun
Nor dan zarra, zeiņ gaztea,
Giza-semea, emakumea
Aberats edo pobrea.
Belaun-chingoa.
Zortzi langille maisu
Guztiyak gazteak,
Eta emazteak,
Arintzen nekeak,
Gatoz plaza berrira
Umore onean,
Dantzari-lanean,
Kantari nekean;
Soņubarekin gera
Alegre dantzatzen
Ez gera nekatzen;
Ez ere aspertzen;
Salto bada gizonak
Ta andreak salta,
Egiņ lana, kanta
Ta nekean dantza.
Dendariyaren andre, lanera egiņa
Guztiz jostun fiņa
Da esku ariņa:
Zapatariyak duben, betiko laguna
Andrecho kutuna
Enterozko ona;
Arotzaren andrea, lana egin naia,
Arkitzen du gaya,
Gerriko linaya;
Linterna egilleak, duben emaztea,
Moduzko gaztea
Biziro maitea.
Tonorgille andrea, lanean azkarra
Maite du senarra,
Biyotzcho bakarra;
Da perratzallearen andrecho gajoa
Chit lagun gozoa,
Entero jasoa;
Paziyagillearen emazte eztiya
Ondo ikasiya,
Konpontzen paziya;
Chorroehgillea, nola len zan alarguna
Artu du laguna,
Gazte diruduna.
Kriskitin.
Eguna aisa, denbora laster
Igarotzen da lanean
Gogoarekin jardun ezkero
Egitekoa danean:
Gogoak arintzen du nekea,
Eta sortzen lanbidea.
Badegu gogo, lana badegu
Ofiziyoko jendeak,
Argatik gaude beti kontentu
Gizonak eta andreak:
Egunaz gogotik bearrean
Eta deskantsuz gabean.
Chulo-chulito.
Festara gatoz festara,
Eta nor bere lanera
Donostiako plazara,
Gero ondoren dantzara:
Penak utzi ta
Maite polita
Atoz zu nere ondora.
Neke ondoren dantzatzen
Dirade penak aztutzen,
Zankoak dira arintzen
Eta ezurrak biguntzen:
Atoz nigana
Maite laztana
Lagun zadazu kantatzen.
Zortzikoa.
Donostiako plazan
Dira gaur ageri
Gauza merkeak eta
Naikernu ugari:
Lenbiziko atsegiņ
Eman begiyari,
Gero diru ederra
Ekartzeko guri.
Zer nai gauza badegu
Zubentzako diņa,
Puntada chearekin
Modara egiņa:
Kasaka ta pantaloi
Oyalezko oņa,
Galtza, lebita, kapa,
Eta esklabiņa.
Ditugu botak eta
Zapata sendoak,
Iskintokiyak, kuchak
Eta armariyoak:
Picharrak, inbutubak,
Parol eskukoak,
Paziya chiki, eta
Aundi kobrezkoak.
Perzak ditugu neurri
Guztiyetakoak,
Sulla, barrika, barrill
Eta tiņakoak:
Arri leunak bestek
Ez bezelakoak,
Guraize ta labanak
Chorrochtutzekoak.
|