Beti, beti, euskaldun
Etxegaray, Bonifacio de
1
Euskaldun gera eta
Beti nai degu izan;
Zergatikan euskaldun
Jayo ta azi geran;
Euskaldunak gerala
Beldur gabe esan,
Eta euskaragatik
Gure odola eman.
2
Gure euskara maitia
Beñere ez galtzeko,
Eta Euskal-errian
Beti itzegiteko
Itzegin zagu bada
Ta onla ezta galduko,
Munduben asken arte
Ez da ez aztuko.
3
Gernikan dago aritza
Euskaldun denena,
Eta gure biotzen
Gauzarik maitena;
Aritz txit santu onen
Aundia da omena,
Au gordetzeagatik
Egiñ zagun lana.
4
Gernikan aritz ori
Beti da altxako,
Zergatik ez diogun
Erortzen lagako;
Naiz arbola santuba
Balitz eroriko,
Gure odolarekiñ
Genduke altxatuko.
5
Euskaldun danak bada
Elkartu gaitezen;
Ea gure errian
Degun guk pensatzen;
Guk au fedearekin
Badegu egiten
Jaun aundia zerutik
Digu bai lagatzen.
6
Itzegin zagun denok
Beti, beti euskara,
Ez laga gure izkuntza
Maitia, atzera:
«Biotzean gurutza
Eskuban bandera,
Esan lotsarik gabe
Euskaldunak gera».
|