Larrosa
Echegaray, Karmelo
Aur chiki batek, zentzurik gabe,
Amari zion galdetzen
-¿Zergatik, ama, dira larrosak
Arantz zorrotze, jantzitzen?
¿Zergatik, dute ikutzen diyen
Esku pollita urratzen?
Izanik berak añ gozatsuak
¿Nola dirade miñazten?
Ez nuen uste, lore-tartean
Arantzik zala arkitzen.-
-Seme maitea-eranzun zion
Amak laztan bat emanik;-
Jakiñ ezazu gauza galkorrak
Urrez daudela beterik.
Gizonak oso galdu ditezen
Beren ichurak zurturik;
Orregatikan daude larrosak
Usai-eztiyaz jantzirik,
Berak artzera datorren aurrak,
Izan ez dezan beldurrik.
¡Ai! biyotzeko seme maitea!
¡Nere begiyen argiya!
¡Biraldu zazu zugandik beti
Charkeri lorez jantziya!
Askotan dozu, larros-antzean
Arkiko arantz mintiya;
Aldendu zaite beragandikan
Balitz bezala piztiya,
Gal etzaitean, ichura utzaz
Zoraturikan guztiya.-