Aita Santu Leon XIII-garrenari bere urrezko ezteyetan
Echeberria, Ezekiel
Eldu zayo nere biotzari
Pozez lertzeko eguna:
Bai, eldu zayo iñoiz uste ez
Zuan zoriontasuna,
Errmaragiño biraldurik
Gure Euskara chukuna,
Benaz onratzekoa an degun
Aita Santu jakituna.
Ez dute Jainkoaren naidarrak,
Gureak duten moduan,
Asirik, denboran artu arren
Betetasuna munduan:
Orregatikk Bera baño iñor
Ta ezer etzan orduan,
Zu, Joaquin Pecci, Aita Santu
"In pectore" egin zinduan.
Da emeretzigarren gizaldia
Ta azkeneko laurdena;
Iltzen da ta dijoa zerura
Pio Bederatzigarrena:
Argiratzen du Jaunak betitik
Gogotan zuan izena,
Ta dakus munduak zu zerala
Leon Amairugarrena.
Sartzen zera bertatik Pedroren
Chalupa alargunera;
Turmoya ta odeyak dijoaz
Eguzkia illuntzera:
Aize bizkorrak datoz chistuka
Ta bagak zu irustera;
Baña zu, jakitun chit suarra,
Ezeren bildur etzera.
Irme oraturik timoyari,
Chalupa zuzentzen zoaz;
Konjuratzen dituzu lenmenak
Ta obeditzen dijoaz,
Zeru illunak osgarbituaz,
Aize charrak baraztuaz,
Ta baga arroak makurtuaz,
Zuri oñak laztanduaz.
Bai, benetan dijoaz argitzen
Len illun ziran zeruak,
Bada argi argi egiten du
San Tomas-en Kruseluak,
Zuk zirikatu dezun ezkero;
Berriz zure izkribuak
Argitu dituzte iñon diran
Etsayen sator-zuluak.
Barazten dijoaz bai, benetan
Aize galgarri bizkorrak;
China ta Alemaniatarrak,
Jesusentzat beti gorrak,
Zapaltzen zituzten fededunak
Nola bendabalak lorak:
Zuk irichi dezu biguntzea
Beren agindu gogorrak.
Neurri gabea da erreñuak
Gaur daukaten antustea;
Ala ere dator Karolinen
Gañeko buruaustea,
Ta gogarpetariak nai dute zuk
Epaiturik ikustea:
¿Ezta au beraz, zure oñai mun
Egitera, makurtzea?
Du Erreñu bakoitzak soldautan
Nik eztakit zenbat milla;
Ala ere eztaude seguru,
Datozkizu pake-billa:
Zuk jasorik, Moisesek bezela,
Artzaiñ onaren makilla,
Erreñu osoak ber-bertatik
Guziz paketutzen dira.
Beste erregeak ezin-dutena
Soldadu zarrez beterik,
Iristen dezu, gure Erregea,
Soldaducho bat gaberik:
Ta nola au eziñ ditekean
Jainkoak lagundu ezik;
Dio munduak chit arriturik:
«¡Heu! digitus Del est hic.»
Baña oroipen triste bat dator
Zure seme onakgana;
Jaikirik baga izugarri bi,
Alde bakoitzetik bana,
Birraldiz eraman dute, Jauna,
Chalupako ogi dana,
Zure lagun arrantzaleentzat
Gorderik arkitzen zana.
Larrugorritu ditu eleizak,
Batak España danean,
Pilatosek Jesus bezelase
Azotatu zuanean;
Besteak ainbat argi degula
Esaten duten unean,
Utzi ditu Afrikan ainbeste
Fede gabe illunean.
¡Ai! oraindik ez dute aditu
Askok Kristoren legea;
¿Nola iñork predikatu gabe
Izango dute fedea?
¿Ta zuk artara biraldu gabe..
Nola da predikatzea?
¿Ta esku utsetan ontara nor
Ta nora da biraltzea?
Jakigik onak zure Urrezko
Eztei-festak diradela,
Dijoazkizu Esposarentzat
Berekin daramatela
Kontatu eziñ al-beste zillar,
Urre, diamante, perla,
Len galdua ichass-bazterrean
Arki balute bezela.
Eta zertan miraritu zuk San
Martiñekin esatea:
Jauna oraindik premia bada
Nik erri au gidatzea,
Eztet nai nigandik botatzea
Naigabeak ta nekea:
Egiñ bedi, Jauna, ez nerea,
Bai Zure borondatea.
Bai, oraindik askok zu nekatzt
Egiten dute alegiñ;
Asko dira arkitzen dutenak
Zure penetan atsegiñ:
Baña seme onak beste gauzarik
Eziñ lezakete egiñ,
Ezpada zure nekeak, Aita,
Partitu pozik zurekiñ.
Euskaldun leñargien gogoa
Nik ongi ezaguturik,
Natorkizu beren izenean
Esatera makurturik,
Lagundu al-bagenezazuke
Zerbait, guziok bildurik,
Agin zazu, Aita, nai dezuna,
Eztegu neke-bildurrik.
Bizi bedi, esango degu guk,
Arrantzale gizonena,
Bizi bedi gure gidatzalle
Ta pilotorik onena,
Gure Aita-Santu ta Errege
Leon Amairugarrena:
Onela mintzatzen da zañetan
Euskal-odola duena.