Ezti kilikiliak
MUTILTXUAK
-Mikel Angel Alde'ko
bai mutil gogorra!
Ukabillaz zartaka
ausi dan anporra.
-Tximutegi'n ba-dira
kerixak ugari...
Lapurretan ba'zoiaz,
or da Joxe Mari.
-Luistxu Legortzakuak
indarretan naiko;
otsua be ilgo leuke,
urrian ba'leuko.
-Ogien billa dabil
ama sukaldian...
Pedro Mari totolok
ortzak sar ogian.
-Jesus Mari lakorik
ez dago beste bat:
Gozokitxo guztiak
nai ditu berentzat.
-Errapel Gartxoneko
gaixorik egoan;
kilin-kilin artunda,
arin osatu zan.
-Kortazar'en Pedrotxok
amaika ba-daki:
berentzat solomua.
Pilin'tzat saieski.
-Ardautan Jesus Mari
amak or bidali,
otzaratik ardauak
bidean igesi.
-Juan Mari Klareneko
eupadaka dago,
arria jasoteko
besterik ba'lego.
-Tomastxu Pabiñeko
ez da esiututen;
totolo ta morrosko,
beti lodituten.
NESKATUAK
-Baserri politean,
goi-errian urrun,
zugatzen gerizpian
pozik bizi Asun.
-Karmen Uribarrengo
etxeko andria,
aren pentzutan dago
itxian guztia.
-Maribel Larriñakok
zeregiñik asko,
etxian lau gizonen
arduria dauko.
-Anakineko Tere
etxian txikiña;
etxeko txikiña bai,
ez gero ondakiña.
-Basoko etxekuak
ule gorritxo bi;
eskolan ta dotriñan
arek bai ikasi.
-Sabiña Goi-erriko
goitik berakua;
zeregin guztietan
beti da zintzua.
-Txikiña, zuk ba-dozu
ibilte bizkorra.
Orbelak zuk atzetik...
Axien gogorra!
-Gartxoko alabia
Errosariotxu
ondo orraztu nai bozu,
arrri begitu.
-Dotriñarako giltza
Arantzak ekarri;
elizara lorak be
arexek amabi.
-Arbiondoko Mari
or lora eskian...
Pozik emoten deutsez
altzuak betian.
|