Eztegu-bertsoak
Mari Asuntzion Eiguren
ta Antonio Atxurra,
zuen ezkontza egunian
da nire agurra;
Urte on askotan,
maite miņian,
bizi zaitezela
zoriontsu bizitzan.
Itxas ertzian bizi danak
sarri ikusita dauko
itxosoetara jaurtiten
ontzi barri asko.
Antonio ta Asun,
ontzi barriak,
itxasora ditu
Begoņa'n abadiak.
Ontzi barrutik Antonio'k,
Asun'ek ezkatzetik,
jaurtiko dituez sariak
zoriona nairik.
Aupa, biko gazte!
itxas-bizitzan
arratazu ederrak
egin sarri-sarritan.
Iņoiz ba'letor, Antonio
itxasotik betondoz,
Asun'ek laster poztuko dau
irribarre gozoz.
Laiņuak kenduta,
maitasun begoz,
Anton'ek platerak
garbituko leuskioz.
Asun'eri, Anton, sarritan
esan bear dautsazu
piper gorri autsez pernilla
nai daula gorritu.
Be andrak ori laster
nai dabe aztu,
ta ezpan ederrak
piper gorriaz zikindu.
Andra onen atzazkaltxuak
gorrituta, bein! begoz,
txarri-lukainkak egiteko
loituta balegoz.
Ain esku politak
tigre antzera
pinturaz loituta,
ez gagoz ikustera.
Orretan, Anton, ez daizula
andriak goirik artu:
gorriz loituko balitzake,
marrazaz garbitu.
Asun beti gazte
jagon nai bozu,
auts guztietatik
urrunduta eukizu.
Jaunak zuen abi barrira
umetxuak ba'lekaz,
Jauna gora dagiela
altzotik euskeraz.
Il-bizian dabil
gaur euakeria;
alegiņak egin
bera ez dakigun il.
Biotz-bako emakumiak
dabiltz geien erderaz;
zuk orraitiņo, Asuntzion,
egigu euskeraz.
Euskera matiak,
bai! jagongo dau
euskal erri dana
euskotar eta kristau.
Mari Asuntzion Eiguren
ta Antonio Atxurra
zuen ezkontza egunian
da nire agurra:
Urte on askotan,
maite-miņian,
bizi zaitezela
zoriontsu bizitzan.
|