Ez dozu inoiz pentsatu?
Gaur gabean,
gaur gabean gau guztietan legez,
aparia jan ondoren,
lo-gelara joango zara, samur;
an dago lo, izara zuri artean,
zure bizitz-irudi bikaiņa.
Ixil-ixil, ixil-ixilik,
aingeru laztana legez,
eskuaz jo dozu
ta gero ezpanakaz
lumatxa bigunean lo datzanaren
bekoki txikia;
ixil-ixil,
aren lo gozoa
ez austearren.
***
Gau onetan,
zure semea mosutzean,
zure poza ta amesa,
gogora egizu
ba-dala lurrean
beste ume bat,
zurea lez ederra oso,
zurea baizen errubagea,
lo egin eziņik.
Lo egin eziņik,
gosez dagolako.
Negar dagi
gosez dagolako.
Ta biar be gosez
dagoke,
ta urrengo astean
gosez egunero,
beti.
Gose da beste milloiak
gose diran legez,
bai, gose diran legez.
Zergaitik, baiņa?
Zergaitik, baiņa,
zurea ondo janda,
bero-bero
ta zaindurik?
Zerren zurea
ta besteak ez?
Andera, ez dozu
iņoiz pentsatu?
|