Euskal-erriko neskacha
Egun batez pasatzian,
Ikusi nuen karrikan.
¿Nondik eldu zen? Ez dakit.
Pollita dela badakit.
¿Maite ote dut? Beldur naiz!
Amodioa gaichto aiz.
Nik anitz maite dutana,
Dabill guziz apalduna,
Nere lurrindun arrosa
Eskual-Erriko neskatcha.
Aren aurrean bidea,
Dago argiez betea;
Ikus diozkagun zangoak
Espartiñetan gordeak.
Ederrago billatzea
Da zozo bat izatea.
Pare bat nailuketenek,
Ez dute ikusi, eiek,
Nere biotzen bildotcha,
Eskual-Erriko neskatcha.
Chochen seska bat iduri
Chume adazka, zur churi,
Beazazue. Airean,
Chori bat da igandean.
Musika du zintzurrian,
Arrea, usatia agoan.
Oian arrega bezala
Ala da nere arrosa,
Eskual-Erriko neskatcha.
Bada andregai Parisen,
Erroman eta Madrillen.
Omen andia dakate!
Eiena ni ez naukate.
An badire guti ustez,
Bide lerrak, nai-eta-ez,
Erortzen gare leizean.
Zerua da biotzean,
Segituz nere bildotcha,
Eskual-erriko neskatcha.
Arima dauka andia,
Eskualdun odol garbia.
Itsas, mendiak bezala
Eder, libre, dabillala.
Zu zare Eskual-erria
Sor toki maitagarria!...
Sekulan gurtu ez zare...
Zure semeak gu gare.
Zuk sortu duzu arrosa
Eskual-erriko neskatcha.
|