Euskal-erriari agur
Agur maitagarrizko
Euskaldun erria,
Len zorioneko
Gaur errukaria.
I.ª
Zure mendi biribill
Politen artean
Artu nuen arnasa
Mundura agertzean;
Zure gaztaña, sagar
Ta inchaur ostopean
Jolas egiñ oi nuen
urcho nintzanean.
2.ª
Anchume joiasgure
Dan baten antzera
Saltoka ta lasterka
Batetik k bestera.
Zure bidechigorrak
Gora eta bera
Igotzen nituen nik
Goizetik gauera.
3.ª
Leku maitatu oek
Utzirik gaur dandik
Igesi banoa ni
Ichasoz emendik;
Alaere biotza
Zugan det oraindik,
Nai arren ez nezake
Aldendu zugandik.
4.ª
Zure chit antziñako
Euskera gozoa
Da nik amachogandik
Ikasitakoa,
Izkuntza guzietan
Paregabekoa,
Noizbait leku askotan
Itz egindakoa.
5.ª
Antziñako euskaldun
Leial ta Nobleak,
Zeñetatik ginduzen
Fuero ta legeak
Euskal-erriarentzat
Ezin da obeak,
Orain kentzen dizkigu
Gaztelar jendeak.
6.ª
Gure mendi eta aitzak
Etzuten ikusi
Arrotzik egundaño
Berentzat nagusi;
Euskal-erria beti
Libre oi zan bizi;
¡Ai! gure zorigaitzak
Dira orain asi!
7.ª
Euskal erriko zelai,
Baso ta mendiak
Aditu oi zituzten
Kantu pozgarriak;
Orain penaz beterik
Gure alderdiak,
Lutoz jantzita daude
Kanpo ta erriak.
8.ª
Agur biotzetikan
Aide ta lagunak;
Agur adiskideak
Eta ezagunak;
Eman dizazutela
Beti gure jaunak
Konbeni daneraño
Pake ta osasunak.
9.ª
Biotzaren erdiko
Amacho maitea
Mingarri da neretzat
Zu emen uztea;
Jaunak gordeko nau ta
Konsola zaitea,
Berak naiko du nik zu
Berriz ikustea.
|